Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak

  1. Izen emate fitxaren derrigorrezkoak diren atal guztiak bete behar dira. Familia edota legezko tutoreen baimen esplizitua jasoko da.
  2. ARDURADUNEK ONARTZEA.

Horretarako, irizpide hauek kontutan hartuko dira:

  • “Askartza Asti Taldeak” antolatzen dituen kanpamenduak, urtean zehar garatzen diren giza eta kristau hezkuntza planaren zati garrantzitsu bat dira. Ezin dira hartu ekintza autonomo edo soil bezala.

  • Orokorra den aurreko irizpide horren arabera, nor dago kanpamenduetan parte hartzera deitua? Bada, bereziki urtean zehar Elkarteak antolaturiko hezkuntza eta pastoraltzako ekintzetan parte hartu duten ikasleak, eta bertan jarrera egokia izan dutenak.

  • Gainerakoek, parte hartzeko aukera izango dute, baldin eta beren jarrera eta portaera proiektu horrekiko errespetuzkoak izan badira, eta jarduera horien aurkako edo jarrera oso pasiborik adierazi ez badute.

  • Ondorioz, irizpide horiek guztiak kontuan hartuko dira eskuragarri dauden plazak betetzerako orduan. (Torrepadre: 60 plaza astean; Dima: 40 plaza astean). BELABARZEko plaza kopurua ikasturte bakoitzeko kanpamendu guztien banaketaren arabera erabakiko da. Matrikulazio-epea amaitzerakoan hura jakinaraziko da.

Ordaintzeko bidea

  1. Plaza gordetzea. Izena emateko epea amaituta (martxoaren 31a), 50 €-tako ordainagiria luzatuko da apirilaren 16an Askartza Asti Taldearen izenean, banku-igorpenaren bidez (KUTXABANKen), plaza gordetzeko. Egun horretatik aurrera, itxaron zerrenda irekiko da. Plaza gehiago egonez gero, erreserba egiteko zenbatekoa 75€takoa izango da. Plaza erreserbari dagozkion kopuruak ez dira inolaz ere itzuliko. 
  2. Kanpamenduen Kuota. Askartza Asti Taldearen udako kanpamentuetan izena eman duten guztiei, Askartza Asti Taldearen izenean, 2024ko maiatzaren 7an (asteartea) ordainagiri bat luzatuko zaie banku-igorpenaren bidez (KUTXABANKen bitartez). Ordainagiri horretan, aurretik plaza erreserbatzeagatik ordaindutako 50 € horiek kenduko dira beti.
  3. Bajaren kasuan, ordainagiriak luzatu ondoren, ez da inolako kopururik itzuliko, behar bezala justifikatutako gaixotasun- edo istripu-kasuetan izan ezik (medikuaren egiaztagiria adierazita); kasu horietan, % 50 bakarrik itzuliko da, eta ekainaren 30aren ondoren bada, matrikularen zenbatekoaren % 30 baino ez da itzuliko.
  4. Goragoko instantziek aginduta (Gobernu ezberdinetako zein Osasun Sailaren edota bestelako Goi-mailako erakundeen dekretuz) kanpamenduaren hasiera programatutako datetatik, gehienez ere hiru egunera atzeratzera behartuta bageunde, kanpamenduetarako ezarritako egunen kopuru osoa mantenduko genuke agintari eskudunek adierazten diguten hasiera-egunetik edo berrezartze-egunetik, baina aldaketa horrengatik ez litzaioke inolako kopururik itzuliko erreklamatu edo baja eman nahi duenari.
  5. Kanpamendua behin hasita, antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edo arrazoi larriengatik, eten behar izatekotan, gauzatu gabeko egunei dagokien diru kopuruaren zati proportzionala baino ez da itzuliko.
  6. Etete-erabakia kanpamenduaren hasiera baino aurreko astean jakinarazten bazaigu, kuotaren zenbatekoaren % 80a baino ez da itzuliko. Izan ere, dagokion kanpamendua hasi aurretik eta, are gehiago, hasi ondoren, gastu komun ugari egin beharko edo egin behar izan dira jada (baimenak, beharrezko erosketak, hornitzaileak, etab.).

Ohiko osasun protokoloa

  1. Izen-emate fitxan familiei beraien seme-alabek dituzten gaixotasun kroniko, alergia eta gainerako osasun gorabeherei buruzko informazioa baita behar dituzten zainketa eta arreta medikoak ere zehaztasun eta zintzotasun osoz adieraztea eskatzen zaie. Askartza Asti taldeko Kanpamenduetako ardura duen taldeak erabakiko du zein ezin diren behar bezalako segurtasunez zaindu kanpamentuan.
  2. OSAKIDETZA TXARTELA: Kanpamentura joateko egunean bertan Osakidetzako jatorrizko TXARTELA, (Belabarze eta Torrepadre) edo Osakidetzako txartelaren fotokopia edo horren baliokidea (Dima), autobusaren arduradunari emango zaio.
  3. ASKARTZA ASTI TALDEKO KANPAMENDUEK BARNERATZEN DITUZTEN ASEGURUAK.
    • Askartza Asti Taldearen erantzukizun zibileko asegurua.
    • Begirale eta arduradunen erantzukizun zibileko asegurua.
    • Begirale zein parte hartzaile guztientzako istripu-asegurua.
  4. Kanpamentuan jarraituko den prozedura honako hau izango da:

GAIXOTASUNA EDO ISTRIPUREN BAT SUERTATUZ GERO:

  • Gertuen dagoen osasun zentrora deitu eta itxita balego, 112ra deituko da. Kasu bietan haiek proposatutako protokoloa jarraituko dugu. Istripuen kasuan, gainera, kanpamentuak kontratatutako istripu-asegurua ere jakinarazten da.
  • Osasun arduradunek erantzun, dagokion diagnostikoa egin eta hartu beharreko neurriak zehaztuko dituzte.
  • Parte hartzailea ospitalera eraman behar bada, Osasun zentroak edota 112ak zehaztuko dituzte zein ospitaletara eraman behar den eta lekualdatzearen antolaketa.
  • Berehala deituko dugu familia eta haien esku geratuko dira gerora hartu beharreko erabaki guztiak. Arduradun medikuek emandako gomendioen arabera beraiek erabaki beharko dute ere non eta nola lagundu ospitalizazioak irauten duen bitartean.
  • Kanpamenduko arduradunek ezin dute gaixotutako parte hartzailea ospitalera edo familiaren etxebizitzara eraman, eta ezin dute horren ardura hartu. Beraz, familia edo legezko tutoreek esplizituki jakinarazi behar dute zein pertsona egongo litzatekeen prest istripua edo gaixotasuna dela-eta semea edo alaba kanpamendura jasotzera etorri behar izatekotan.
  • Osasun sistema publikoak (edo horren baliokideak) lekualdatzeak sorrarazten dituen aparteko gastuak ordaintzen ez baditu, familiak aurre egin beharko dio.
  • Kanpamenduak ezin du bere gain hartu, eta ez dagokio ospitalerako lekualdatzeari aurre egitea.

Datu pertsonalak

Azkenik, Nafarroako Gobernuko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazte Saileko Zuzendaritzek kanpamenduko kideen zerrenda eta beraien datu pertsonal guztiak eskatzen dizkigutela jakinarazi nahi dizuegu.